2008/07/08

Sasi arteko aihenak

Garai bakoitzak dauka bere xarma. Aurtengo hau uda aldrebesa izango omen da... Badirudi zeru goieneko Lontxok ez gaituela eramango hondartza aldera aurreko udetan legez... Horrelakoetan... nahiz eta udan hondartzatik kanpo bizitza ezinezkoa dela uste duten heliofilo ugari egon, gure mendi-larreetan badago zer ikusi... eta zer gozatu.


Kanpanilla” zuri ederrez jantzita dauzkagu sastraka eta sasi-arteak; ez dira soineko txukunez dauden bakarrak... tartean intsusak, aihen-zuriak eta basoetako atzamarrak ere loretan daude...


Kanpanilla esan izan diet betidanik onil edo inbutu itxurako loredun landare igokariei. Euskaraz hainbat izen dauzka gezi itxurako hostoak dituen landare honek: ezker-aihena, aihen ezkerra, ezkertea, lurruntza...


Loreek kolore zuria edo arrosa izan ohi dute. Badaude zeharkako zerrendak dauzkatenak...


Aihen handia edo ezkerte zuria (Calystegia sepium). Zierbena.

Gaztelaniaz ere izen ugari ditu: correhuela, corregüela, campanilla edo hierba campana. “Correhuela” hitza gaztelaniazko correa hitzaren txikigarria da.


Bi espezie nagusi daude gure artean:


Calystegia sepium – (Correhuela mayor, campanilla grande).


Ezkerte zuria (Elhuyar, Euskalterm).

Ezkerte-zuriya (Bortzirietan, GN).

Ezker-aihen zuri (Euskalterm).

Aixen aundi (Bergaran, Eibarren).

Txori maatsa (Bergarako Elosua auzoan, G [Aranzadi]).

Lurruntzi (Lekeitio, B [Aranzadi]).

Pipila (Zuberoa).

Ezkiluntza (Larramendi), Lacoizquetak dioenez, Untza ‘hiedra’ eta ezkila ‘campana’ hitzek osatzen dute.


J.M.Lacoizquetak (Diccionario de los nombres euskaros de las plantas,1888) honela dio: “En este distrito EZKERTIA, de EZKERRA izquierda, aludiendo a la hélice de derecha a izquierda (simis trorsum), en que sube su tallo sobre las matas de los vallados”.


Bitxia geratzen bada ere Telesforo Aranzadik (1929), kontrako iritzia zeukan. Bere ustez ezker osagaia okerra da landare honen izendapenean, izan ere eskumatara igotzen da bere aihena amabirjinaren atzamarrak (Lonicera sp.) ez bezala.


Convolvulus arvensis – (Correhuela menor).


Ezkerte beltza (Elhuyar, Euskalterm).

Ezker-aihen beltza (Euskalterm).

Ezker-eskuin (Euskalterm).

Aixen txikia (Bergaran, Eibarren).

Lurruntze txikia (Lekeitio, B [Aranzadi]).

Lürunça (Zuberoan).

Ezkertebelza (Bortzirietan, GN [Lacoizqueta]).

Ziurda/Biurda (Iruñerrian [Lacoizqueta]).

Biurda (Euskaltzaindia).


Lacoizquetak (1888) honela dakar: “En esta localidad CHILDURKA, de URKA horca y CHIL corrupción de CHIKIA pequeño, y quiere decir horca pequeña aduciendo al daño que hace al trigo, lino y otras especies de cultivo, a las que se adhiere en espiral y las mata comprimiéndolas”.


Normalean zuri-zuria izaten da aihen handia (Calystegia sepium). Zierbena.

Ez dugu nahastu behar aihen ezkerra, «aihenzuria»rekin (Clematis vitalba).


Izenak izen, ederra da benetan kanpanillia!!

No hay comentarios: